Orrialde:Chourio 1760.djvu/350

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


borthitzenarekiñ, eta errespeturik handienarekiñ.

2. Eta gai ez naizen arren debozionezko sentimendu horien ene baitan izateko, halere ofrendatzen darozkitzut ene bihotzeko afekzione guziak, neronek gutizia khartsu hek guziak banitu bezala.

Ofrendatzen darozkitzut halaber ene bihotz guziaz humilltasun handirekiñ arimarik Jainkotiarrenak ahal tuzken desirarik khartsuenak.

Ez dut deus ere enetzat itxeki nahi; baiñan neure burua, eta neure ontasun guziak nahi ditut bihotz onez zuretzat sakrifikatu, eta guziak zure zerbitzukotz enplegatu, eta kosumitu.

Ene jauna, eta ene Jainkoa, ene kreatzaillea, eta erresketatzaillea, nahi zintuzket egun errezibitu zuri dagotzun bezalako samurtasun, errespetu, ohore, ezagutza, amudio, eta saindutasun guziarekiñ; fede, esparantza, eta garbitasun guziarekiñ, hala nola errezibitu baitzintuen Birjina loriosak zure ama sainduak, noiz eta ere Inkarnazioneko misterioaren berria ekhartzen zioen, aingeruari ihardetsi baitzioen errespetu, eta humilltasun handirekiñ: Huna jaunaren neskatoa, konpli bedi ene baitan zure errana.

3. Nahi nuke gai baninz zure aitziñean