Orrialde:Chourio 1760.djvu/349

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Eztezazula permeti ene arima doan zureganik gose hutz eta agor; baiñan balia zaite ene alderat miserikordia hartaz beraz, eziñaz haiñ miragarriki baliatu baitzare zure sainduen alderat.

Nork behar luke miretsi zu errezibitzean guzia suzko egiten baninz ere, eta samurtasunez zuretzat urtzen baninz ere; zu zeroni zarenaz geroztik su bat bethi bixtua, eta nihoiz iraungitzen etzarena, khar bizi bat bihotzak garbitzen, eta espirituak argitzen ditutzuna.


XVII. KAPITULUA


Nolako amudio eta debozionearekiñ behar dugun desiratu Jesu-Kristoren errezibitzea sakramendu sainduan.


ARIMAK

1. Jauna, nahi zaitut errezibitu debozione handi batekiñ amudio bero, eta gutizia khartsu batekiñ, hala nola egiñ baitute zure sainduek, eta hañitz presuna prestuk, zeiñen debozionea zure gogarakoa izatu baita, eta zeiñak hagitz Jainkotiarki bizi izatu baitire.

O ene Jainkoa, amudio eternala, ene ontasun bakharra, ene dohatsutasun fiñ gabekoa, nahi zaitut errezibitu egundaiño sainduk izatu duen, edo izatu ahal duken gutiziarik