haritzetik, beldurrez eror zaitezen dudazko, eta siñhetz gortasunezko tulunbio barrenerat.
Jainko guziz goraren maiestatea zundatu nahi duena, haren loriak egotziko, eta azpiratuko du, karga garaiak bezala.
Gizonaren espirituak asma dezakena baiño gehiago daike Jainkoaren eskuak.
Ezta debekatzen egiaren billhatze humill, eta sinplea nihor prest dagoenean argien errezibitzerat, eta Elizako aitek irakasten darokutena siñhesterat.
2. Dohatsu da sinpleki, eta lanoki dabillhana, gauka gaitz, eta espiritua nahaz dezaketenei ihes egiten diotena, eta Jainkoaren manamenduen bide xuxenean segurantzarekiñ ibiltzen dena.
Hanitzek galdu dute debozionea gauza illhunak, eta bere ezagutzaz goragokoak jakiñ, eta zundatu nahiz.
Eztarotzut galdegiten espiritu gora bat, eta misterioen ezagutza barren bat; baiñan fede sinple, eta bizitze xahu bat.
Zutaz beherago diren gauzek ere ixitzen badute zure ezagutza, nola bada jakiñen tutzu zutaz gorago direnak?
Humilia zaite Jainkoaren aitziñean, emazu zure arrazoiña fedearen azpian, eta izanen tutzu zerutik zure espiritua soseguan emateko