Gozatzen dire fiñ gabeko bozkario batez Jainkoaren aitziñean; ikhusle dute bekhoz bekho; han argi xumeago batetik iraganik Jainkotasunaren argizko tulunbiorat gustatzen dute berbo eternala, ez hartu duen haragiaren arabera; baiñan mende guziak baiño lehenago zen bezala, eta eternitate guzian izanen den bezala.
3. Gauza miragarri hauk gogoan iragaten tudanean, konsolazione espiritualak ere unhagarri zaizkit, ezen ene Jainkoa bere lorian ageriki ikhuiten eztudaiño, ezdeus zaizkit munduan aditzen, eta ikhusten tudan gauza guziak.
Zuk badakizu, ene Jainkoa, deus eztela gai ene kontentatzeko, eta konsolatzeko zu baizen, hortaz eztut ere deus bertzerik desiratzen zu eternitate guzian kontenplatzea baizen.
Orduan ene gutizia eziñ konpli dezaket gorphutz hilkor huntan naizeiño; hala jarri behar naiz pairatzerat, eta zure nahi sainduaren azpian eman behar dut neure burua ene gutizia guziekiñ.
Ezen zure sainduek zeruko erresuman bozkarioz betherik zurekiñ daudezenak mundu huntan zirenean fede, eta esparantza handirekiñ idurikitzen zuten egun dohatsu hura, zeiñetan behar baitzintuen hek hartu zure loriarat.