Hek siñhetsi dutena siñheten dut nik ere; hek zuten esparantza bera dut; eta segurantza humill batekiñ uste dut helduko naizela zure graziarekiñ batean hek jadanik ardietsi duten zorionerat.
Bizkitartean fedearen argiz ibilli behar dut hemen bizi naizeiño sainduen exenpluez borthizturik.
Izanen dut ene konsolazione, eta ene argitzeko liburu sainduak ere, eta guzien gaiñekoa izanen dut zure gorphutz guziz sakratua, erremediotzat ene flakezietan, eta ihes lekhutzat ene atsekabetan.
4. Ezen ikhusten dut bi gauza baitezbada ditudala behar mundu huntan, eta hek gabe eziñ garraia dezakedala bizitze dohakabe hau.
Ene gorphutzeko presondegi huntan naizeiño bi gauzen beharra dut, janariaren, eta argiaren.
Hartarakotz nahi izatu nauzu ene flakotasunean hagoan iduki zure gorphutz sakratuaz zeiña baliatzen baitzaio janaritzat ene arimari; eta gorphutzari, eta bertze alde, zure Jainkoko hitzaz egiñ duzu flanbeu bat ene argitzeko neure bide guzietan.
Bi gauza horiek gabe eziñ bizi naiteke, ezen Jainkoaren hitza da ene arimaren argia, eta zure gorphutzaren sakramendua da bizitzearen ogia.