Orrialde:Chourio 1760.djvu/331

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Baiñan non kausituko dut debozione samur hura, eta nork egiñen tu ene begiez nigarrezko ithurriak?

Egiaz zure aitziñiean naizenean zure aingeruez guzia inguratua ene bihotzak sustatu behar luke, eta bozkarioz urthu nigarretan.

Ezen ogiaren, eta mahatz arnoaren idurien azpian estalia izan arren halere badakit egiazki zarela sakramenduan.

2. Ene begiak ez litezke gai zuri behatzeko agertzen baziñe zure argi propialean, eta zure Jainkozko distiaduran; eta mundu guzia eziñ laoke ezdeusetarat billhatzatu gabe zure loriaren, eta maiestateaten aitziñean.

Beraz ene flakotasunagatik estaltzen gare, eta gerizatzen sakramendu hortan.

Halere badut, egiazki, eta adoratzen dut lurraren gaiñean aingeruek zeruan adoratzen dutena, baiñan nik fedeaz ikhusten dut, eta hek ageriki, eta belo gabe.

Halere kontentatu behar dut fedeaz, eta argi haren laguntzarekiñ ibilli behar dut, eternitateko egun handia ager dadiñ arteraiño, zeinak sunsituko baititu itzalak, eta argituko figura guziak.

Estatu perfet hura ethor daitekenean, etzare gehiago baliatuko sakramenduz, zeren dohatsuek zeruko lorian ez baitute horlako erremedioen beharrik.