bezala meza erraten edo komuniatzen duen aldi guzian!
Meza erratean etzaitezela izan ez luzegi ez laburregi, begira zazu neurri arrazoiñezko bat eta segi zazu zurekiñ bizi direnen usantza ona, eta laudatzekoa.
Etzaitezela izan bertzeentzat nekhagarri, edo penagarri, zabiltza bide komunaz, segi zazu zure aitziñekoek eman darotzuten exenplua, eta hobeki beha diozozu bertzeren progotxuari, ezen ez zure gutiziari, eta debozione propialari.
XI. KAPITULUA
Arimak Jesu-Kristoren gorphutzaren, eta eskritura sainduaren behar handia duela.
ARIMAK
1. O Jesus, guziz ona eta mantsoa! Nolako atsegiña duen arima Jainkotiarrak jaten hari denean zure mahaiñean, zeiñetan ez baitzaio ematen bertze janaririk zu zeroni baizen, zeiña baitzare hark maitatzen duen guzia, haren gutizien xede bakharra, eta ontasun guzietan den maitagarriena?
Oi ala gozo bailitzaiket ene bihotza nigarretan urtzea zure aitziñean isurtzeko, eta zure oiñen bustitzeko, Madalena dohatsuak bezala!