semea birjinaren sabel garbian, gizon egiten balitz, edo gurutzean itzaturik gure salbamenduagatik pairatzen balu pasionea, eta heriotzea.
III. KAPITULUA
Probetxos dela maiz komuniatzea.
ARIMAK
1. Huna non heldu naizen, jauna, zure dohaiñaz prorgotxatzeagatik; eta zurekin bozteagatik pobreari preparatudiosunatsegit egko banket hortan.
Zure baitan kausitzen ditut nik desira ahal detzakedan, eta desiratu behar ditudan gauza guziak.
Zu zare ene salbamendua, ene erresketamendua, zu zare ene esparantza, eta ene indarra, zu zare ene ohorea, eta loria.
Isurazu beraz egun botzarioa zure zerbitzariaren bihotzerat, o Jesus adoragarria; ezen zureganat altxatua dut ene arima.
Orai nik gehienik desiratzen dudana da zu ene baitan errezibitzera behar den debozione, eta errespetu guziarekiñ; zu ene baitan sararaztea, zakeo bezala ni ere benedika nazazuntzat, eta eman nazazuntzat Abrahamen umeen nonbrean.
Ene arimak borthitzki desiratzen du zure gorphutzaren errezibitzea, ene bihotzeko