Ene arima, eta gorphutza idukatzu garbitik, bihotz xahu, eta bozkarioz bethe batekiñ maiz parte har dezadantzat zure misterio sainduetan, eta errezibi dezadantzat ene arimaren salbamendukotz sakramendu adoragarri hori, zeiña ordenatu baituzu bere gainki zure loriakotz, eta zureganik izatu ditugun ontasunez gu bethi ere orhoitarazteko.
6. Boz zaite ene arima, eta eskerrak emotzu Jainkoari haiñ dohaiñ baliosaz, eta nigarrezko haren huntan utzi darokun haiñ konsolazione bereziaz.
Ezen misterio hau zelebratzen, eta Jesusen gorphutza errezibitzen duzun aldi guzian zure erresketamenduko obra handia erreberritzen duzu, eta zure salbatzaillearen merezimendu guzietan partale egiten zare.
Jesu-Kristoren karitatea ezta behiñ ere gutitzen, eta haren merezimenduen tresora ezta ahitzen.
Hala behar duzu bethi ere disposatu barreneko erreberrirnendu handi batez grazia hartarat, eta konsideratu misterio handi hura errespetu, eta amudio bethi berri den batekiñ.
Bai, Mezako sakrifizioa nahiz ofrenda dezazun nahiz entzun dezazun, haiñ handi, haiñ berri, haiñ miragarri, iduritu behar zaitzu nola egun hartan berean Jainkoaren