zu zeroni baizen. Zerutik jautsirikako ogi bizi hura, zeiñak ematen baitio munduari bizitzea.
4. Horra nola erakuxten duzun zertaraiño maitatzen, eta ohoratzen gaitutzun.
Zer esker, zer laudorio eztarotzugu zor haiñ fagore handiarentzat?
Oi ala zure xedeak gure salbamendukotz onak eta progotxosak izatu baitziren sakramendu hau ordenatu zinduenean!
Oi zeiñ gozoa den, eta gustosa banket hura, zeiñetan zure burua janaritzat ematen baitarokuzu! Oi ala zure obrak miragarriak baitire! Jauna, ala zure botherea handia baita, eta infinitua; zure egia eziñ esplikatuzkoa!
Mintzatua zare, eta gauza guziak egiñ dire, eta guziak egiñ dire zure bitzaren arabera.
5. Gauza miragarria, eta fedearen argiak gabe siñhetz ez daitekena, zu, jauna, egiazko Jainko eta egiazko gizona, estalia zare ogi pixka baten, eta arno xorta baten idurien azpian; han zare guzia osorik, eta errezibitzen zaituenak jaten zaitu behiñ ere konsumitu gabe!
Zu zare mundu unibersoaren nausi, eta jabea, deusen ere beharrik eztuzuna, eta halere egiñ duzu sakramendu hori gure baitan egoteagatik.