gutiziarik handiena da zurekiñ bat egitea.
2. Eman zakizkit, eta kontent naiz, ezen zutaz lekhora ezta egiazko konsolazionerik.
Eziñ naiteke zu gabe; eziñ bizi naiteke zutaz bisitatua izan gabe.
Hargatik behar dut maiz hurbildu zureganat; eta errezibitu behar zaitut ene gaitzen erremediotzat, beldurrez bidean flaka nadin, zeruko janari hortaz gabetua banaiz.
Pobluei predikatzen ziñoten denboran, eta hekien eritasun diferentak sendatzen zintuenean, erran zinduen egun batez: Eztitut jende hauk egorri nahi bere etxetarat jatera eman gabe, beldurrez flakaturik geldi ditezen.
Hori bera egizu ene alderat, jauna, zure burua eman duzunaz geroztik sakramendu hortan, zure zerbitzari leialen konsolamendukotz.
Ezen zu zare arimaren janari gustosa, eta zu digneki errezibitzen zaituenak izanen du primezatzat, eta saritzat loria eternala.
Nola ni maiz erortzen bainaiz, eta bekhatu hañitz egiten baitut; nola laster laxatzen bainaiz, eta errexki flakatzen naiz behar dut baliatu othoitzaz, eta maiz hurbildu konfesionerat eta komunione saindurat.
Horla behar dut erreberritu, garbitu eta berotu,