Orrialde:Chourio 1760.djvu/24

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jainkoaren barneko konsolamenduentzat.

Beraz atzarriak eta othoitzean egon behar dugu, denbora alferrik ez doakuntzat.

Mintzatu behar bada mintza zaite arimakotz on daitezken gauzez.

Gure usanza gaixtoa, eta berthutean aitziña goateko dugun artha gutia da kausa haiñ gaizki mihia begiratzen baitugu.

Guziareki ere sola espiritualak ez dire guti baliatzen prefekzioneko bidean aitziña goatzeko guziz presuna Jainkoaren baitan juntatuak, eta espirituz eta bihotzez bat egiñak elkhargana bilzen direnean.


XI. KAPITULUA


Nola behar den ardietsi bihotzeko bakea, eta aiziña goan berthutearen bidean hezi behar direla bizioak, eta gutizia desordenatuak.


1. Bake handi bat ginduke, nahi ez bagindu sarthu bertzek erraten, edo egiten dutenetan, eta guk kontu eman behar ez dugun gauzetan.

Nola dagoke luzero bakean, bertzeren egitekoez behar gabeko arthak hartzen dituena, kanporat espiritua barraiatzen duena, eta bere baitan guti sartzen denan?

Dohatsu sinpletasun saindu batean bizi direnak, ezen hek gozatuko dire bake handi batez.