Orrialde:Chourio 1760.djvu/25

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


2. Zergatik saindu batzuk hanbat bethute ardietsi dute, eta haiñ gora kontenplazionean altxatu dire?

Zeren bere bihotzetik khendu baitute aldebaterat lurreko gauzen amudioa, eta bide hortaz ardietsi baitute bere espirituko libertate osoa, eta lothu baitzaizko Jainkoari bere bihotzeko indar guziez.

Baiñan guri sobra lan ematen daroku gutizia desordenatuen kontentatzeak, eta artha sobra hartzen dugu gauza iragankorrez.

Gutitan garaitzen ere dugu bizio bat osoki, ez dugu kharrik berthutean aitziña goateko; hala bethi ephel eta bethi laxo gelditzen gare.

3. Gu bagine gure alderakotz osoki hillak, eta munduko amarraduretatik libratuak, Jainkozko gauzei goztu hargiñozokete, eta kontenplazionearen gozotik zerbait froga giñezake.

Gehienik gu trabatzen gaituena da, gure bizioak, eta gutizia gaixtoak oraiño biziak baitire, eta hastantzen baikare sainduek bere exenpluez erakutxi darokuten bidetik.

Zerbait atsekabe xume gerthatzen zaizunean ere, gogoa hiltzen zaizu berehala, eta abiatzen gare munduko konsolamenduen bilha.

4. Guk bagindu bihotzik asko guduan fermu