Orrialde:Chourio 1760.djvu/23

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


X. KAPITULUA


Utz mundanoen konpañiak eta solas sobraniazkoak: begira ixilltasuna; probetxos direla solas espiritualak.


1. Ihes egiozu ahal guziaz munduko habarrotsari eta nahasmenduari, ezen xede gaixtorik ez izan arren, munduko gauzen erabilzeaz trabatzen du hagitz espiritua.

Banitatezko airea sartzen da solas hetan, zeiñak lizuntzen baitu laster gure arima eta debekatzen Jainkoagana libroki altxatzetik.

Ala nahi bainuke hañitz orduz egotu baninz ixillik, eta jende artean ez baninz kausitu?

Baiñan nondik dugu hanbat gutizia elkharrekin mintzatzeko, solas hetarik hurren behiñere konzienzia zaurthu gabe ilkhitzen ez garelarik?

Hori heldu da, zeren solas hekien bidez nahi baitugu zerbait konsolamendu elkharganik hartu eta gure bihotza gogoeta diferentez kargatua eta nekhatua arindu.

Hargatik atsegiñ dugu mintzatzeaz hagitz maitatzen eta desiratzen ditugun gauzez, bai eta beldur garenez eta gure nahien kontra direnez ere.

2. Baiñan helaz! Maiz alferrik. Ezen kanpoko konsolamendu hura ez da traba xumea