Orrialde:Chourio 1760.djvu/22

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


humillki ematen ez bazare.

Lekhu aldatzeko gutiziak, eta berzetan hobeki izateko usteak hañitz enganatu ditu.

2. Egia da; batebederari on zaio bere buruz gobernatzea, eta gizonek maitatzen dituzte hekien sensurat eta abisurat erortzen diren presunak.

Baiñan Jainkoa gurekiñ bada behar diogute batzuetan ukho egin gure argi propioei bakearen ontasunagatik.

Zeiñ da gizon hain zuhurra, gauza guziak perfetki dakizkiena?

Etzaitezela beraz sobera gogor zure abisuan eta siñhestean, baiñan gogotik entzun zazu eta segi bertzerena.

Zure ona delarik uzten baduzu Jainkoagatik eta hartzen bertzerena, merezimendu handi izanen duzu.

3. Hañitzetan aditu dut hobeago dela, eta segurago, mintzatzea baiño, entzutea, eta koseillu ematea baino, hartzea.

Gertha ere daiteke batzuen eta bertzeen abisua ona den: ordean bertzerenerat ez jaustea, arrazoinak edo okasioneal hala galdetzen duenean, orgilleriaren eta hisiaren seiñalea da.