Orrialde:Chourio 1760.djvu/21

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


2. Mundu guzia maitatu behar da; baiñan hirrisku da mundu guziarekiñ trebe izatea.

Maiz prezatzen da presuna ezagutua ez dena bere fama onagatik, eta bera agertzen denean galtzen baitu bere estimua.

Uste dugu batzuetan bertzeek atsegiñ dutela gure maiz ikusteaz, eta hek gaitzesten baikaituzte hanbatenaz geihiago, zenbatenaz gure eskasak hurbilagotik ikhusten baitituzte.


IX. KAPITULUA


Maita obeditzea eta bertzeren gidaren azpian izatea; nor bere uztean ez sobra finka, eror bertzeren nahirat eta eta abisuran.

1. Gauza handi bat da obedientziaren azpian bethi bizitzea, eta nork bere libertateari aldebaterat ukho egitea.

Segurago bide da, manatzea baiño, obeditzea. Hanitzek obeditzen dute, ez amorez, bainan bortxaz; eta hek pena hanitz dute, eta deus gutiz mormoratzen dire.

Ez dute halakoek sekulan ardietsiko espirituko libertatea, non ez diren obedientziaren azpian ematen bere bihotz guziaz, Jainkoaren amoreagatik.

Ibill zaite lekhutz leku nahi duzun bezanbat, ez duzu kausituko egiazko bakerik, aitzindari baten gidaren azpian