Orrialde:Chourio 1760.djvu/20

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


VIII. KAPITULUA


Hautatu behar dela adiskide zuhur eta prestubat; ez dela behar famillertu edo trebatu, mundanoekiñ, guziz gazteekiñ, aberatseki, emaztekiekiñ, baiñan gure familiertasuna izan behar dela presuna berthutezkoekin Jainkoarekin eta aingeruekiñ.


1. Ez diozozula edozeiñi ager zure bihotza, baiñan mintza zaite zure egitekoez gizon zuhur eta Jainko beldurti batekiñ.

Jende gazteekiñ, kanpokoekiñ, mundanoekiñ, gutitan kausi zaite.

Ez aberatsei lausenga eta ez zure oldez ager ager aitziñean.

Adiskide egiñ zaite humillekiñ xinple eta xuxenekiñ, prestu eta jainkotiarrekiñ, eta minza zaite bethi ere arimakotz on diren gauzez.

Ez duzun adiskidetasun berezirik eta trebetasunik emzateki batekiñ ere baiñan Jainkoari gomenda diotzozu jeneralki emazte berthutezko guziak.

Jainko xoillarekiñ eta aingeruekiñ desira zazu maizenik izatea, egotea, mintzatzea; eta ihes egiozu gizonen ezagutzari.