Egizu nitaz behar dela dakizuna: zuk nahien duzuna, eta zure loriarentzat hoberen dena.
Eman nazazu nahi duzun lekhuan, eta gauza guzietan konpli bedi ene baithan zure borondatea.
Zure eskuan naiz, jira nazazu, eta erabill plazer duzun bezala.
Bai Jauna huna non naizen zure zerbitzaria prest gauza guzietarat, ezen eztut enetzat bizi nahi; baiñan bai zuretzat; oxala egiñ baneza digneki eta perfetki. OTHOITZA
3. O Jesus guziz ona, eta mansoa, egizu arren zure grazia bethi enekiñ izan dadiñ, enekiñ trabailla dadiñ, eta fiñeraiño bethi enekiñ egon dadiñ.
Desiraraz diezadazu bethi gehienik zure gogara dena zure borondatea den bethi enea; enea jarraik bekio bethiere zureari, eta enea bethi junta bedi zurearekiñ.
Nahi izatea, eta ez nahi izatea diren osoki zure baithan, eta ene baithan halako fazoiñez non ezpaituket ahalik nahi izateko zuk nahi eztuzuna, edo ez nahi izateko zuk nahi eztuzuna.
4. Arren egizu naizen hilla munduko gauza guzientzat, eta dudan lakhet munduaz ahantzia, eta arbuiatua izatea zure amoreagatik.