Egizu arren zure baithan kausi dezadan neure sosegua, eta ene bihotzak gauza guzietan baiño hobeki zure baithan kausi dezan bere bakea, eta bozkarioa.
Zu zare egiazki bihotzeko bakea: zu bakharrik zare gure arimako sosegua.
Zutaz kanpoan ezta penarik, eta kexadurarik baizen.
Beraz ene loa, eta pausua hartuko dut bake soberano hartan, zeiña baitzare zu zeroni, o ene Jainkoa ene ontasun guziz handia, eta eternala, halabiz.
XVI. KAPITULUA
Jainko xoilla baithan bilhatu behar dugula gure konsolazionea, eta sosegua.
ARIMAK
1. Ene Jainkoa, eztitut hemen igurikitzen; baiñan eternitatean ene deskansukotz desira edo pensa ahal detzakedan gauza guziak.
Munduko konsolazione guziak neronek banitu ere; eta lurreko atsegiñ guziez goza banendi ere, segur da ez litezkela hek guziak denbora luzetako.
Beraz o ene arima eziñ kausi dezakezu bozkario oso, eta perfetik zure Jainkoa baithan baizen, zeiña baita pobreen konsolatzaillea, eta humillen habea.