Orrialde:Chourio 1760.djvu/159

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gauza hau zure loriarakotz balin bada gertha bedi zure izen sainduaren ohoretan.

Jauna ikhusten baduzu nik nahi dudana on dela ene arimakotz, eta progotxos ene salbamendukotz arren egidazu balia nadiñ zure ohoretan.

Baiñan ezagutzen baduzu kaltiar nukela, khen diezadazu othoi gutizia hura.

Ezen eztire espiritu sainduaganik heldu gutizia guziak, ez eta on eta probetxos diruditenak ere.

Gaitz ere da xuxenki jakitea ea gure desirak heldu diren espiritu onaganik, ala gaixtoaganik, ala eztiren heldu gure espiritu propialetik.

Hañitz presuna azkenerat enganatuak gerthatu dire, zeiñek baitziduriten hastean espiritu onaz gidatuak zirela.

2. Hala beraz gogorat heldu zaizkigun gauzetarik eztugu behar deus desiratu edo galdetu humiltasunekiñ, eta Jainkoaren beldurtasunekiñ baizen: eta beregaiñki orduan behar tugu utzi guziak Jainkoaren nahirat, eta eran behar diogu errespetu handirekiñ:.

Jauna zuk dakizu zer den hobe: egiñ bedi hau edo hori zure nahi sainduaren arabera.

Indazu plazer duzuna, plazer duzun maneran, eta plazer duzun denboran.