Orrialde:Chourio 1760.djvu/158

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zeiñetan kausitzen bainaiz hondatua, eta zeiñetan nondik nahi mira nadiñ ezpaitut kausitzen ezteustasunik baizen neure baithan.

4. Non gordeko da beraz ene baithan, orguilleriaren erroa, eta ene berthute aphurraz dudan burupea.

Ene banaloria guzia galtzen da, eta hondatzen zure jujamenduen tulunbio barrenean.

5. Zer da gizona zure aitziñean? Lurrezko jarroa atrebituko da bada altxatzera bere moldatzaillearen kontra? Laudorio banoek nola haunt ahal dezakete bihotz bat Jainkoaren aitziñean humiliatua, eta beheititua?

Munduko lausengu guziek eziñ altxa dezakete bihotz bat egia berak azpiratu duena, ez eta aldara laudorio guziez Jainkoa bere esparantza finkatu duena.

Ezen lausengari hek eztire deus; suntsituko dire bere hitzen soiñuarekiñ, baiñan egia badago eternitate guzian.


XV. KAPITULUA


Eztugula nahi behar Jainkoak nahi duenik baizen.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea huna aldi guzian itxeki behar duzun solasa. Jauna, hauxe egiñ bedi baldiñ zure nahiaren arabera bada. Jauna,