Orrialde:Chourio 1760.djvu/15

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ezagutza ematen dio berari frogarazirik.

Zenbatenaz baita nihor humillago, zenbatenaz haren baitan Jainkoak kausitzen baitu kontresta gutiago hanbatenaz du haiñak zuhurtzia eta sosegu gehiago.


V. KAPITULUA


Nola behar diren irakurri Eskritura Saindua, eta debozionezko liburuak. Konseillu galdetu behar zaiela presuna zuhur eta prestuei.


1. Egia behar da Eskritura Sainduan bilhatu, ez elokuenzia eta hitzen distiadura.

Eskritura guzia irakurri behar da egiñ den espiritu eta xede berarekiñ.

Han ez da billhatu behar hitzen edertasuna eta arrimua, baiñan arimaren probetxua.

Irakuranzigun hain gogotik liburu espiritualak eta debozionezkoak, lanoak izan arren eta edergaillu gabeak, nola kuriosak eta gauza gorez mintzo direnak.

Etzazula begira ea liburuaren egillea jakinsuna den, ala ez. Baiñan egiaren amudio xoillez irakurrazu.

Pisazazu zer erraten zaitzun, kontu egiñ gabe nor den errailea.

2. Gizonak badoaz, ordean Jainkoaren egia bethi dago.

Jainkoa mintzo zaitzu hañitz manera