fuertez, eta plazer duen presuna guziez.
Gure kuriostasuna dela kausa galtzen dugu maiz liburu sainduen irakurtzetik ginduken probetxua; zundatu nahi dugunean, lanoki iragan behar laitekena, eta arrazoiñamendurik gabe siñhetsi behar laitekena.
Nahi baduzu zure irakurtzeez probetxatu, irakurazu humilki, sinpleki eta federekin, jakinsun agertzeko gutiziarik gabe.
Zuhurrei gogo onez galdegiozute konseillu, eta respeturekin entzun zatzu sainduen hitzak; etzazula arbuia zaharren errankomunak, ezen ez dire arrazoin gabe erraten, eta maiz zarratzen dute zenbait egia handi.
VI. KAPITULUA
Afekzione eta gutizia desordenatuez. Ezin dukegula bakarrik hek mortifikaturik eta hezirik baizen.
1. Gizonak ez du haiñ laster gutizia desordenatu bat bere baitan garaitzerat uzten, non khexatzen eta altaratzen baita berehala.
Supherbioek eta abariziosek ez dute behin ere pausurik: pobreak eta espiritu humillak bake handi batean daramate bizia.
Ber baitan, osoki mortifikatua ez dena eta bere pasioneak hillak ez dituena, maiz