Orrialde:Chourio 1760.djvu/14

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IV. KAPITULUA


Ez errexki sinhets bertzees erraten den gaizkia.

Ez gaizki juja edo mintza berzees. Balia prudenziaz.


1. Ez dire sinhetsi behar erraten zaizkigun, edo gogorat heldu zaizkigun guziak; baiñan gauzak pisatu behar dire Jainkoaren arabera astiroki eta goardia handirekiñ.

Helaz! Gure flakotasuna haiñ handia da, non gogotikago bertzeez siñhesten eta erraten baitugu gaizkia, ezen ez ungia.

Baiñan perfetek ez dute arinki edozein presuna siñhesten: ezagutzen dute zeiñ herbal, zeiñ erorkor den gizona, eta zeiñ errexki mintzatzen den gaizki bere lagun proximoaz.

2. Prudenzia handia da egitekotan ez lasterregi goatea, eta gure ustean edo siñhestean ez hisituki gogortzea.

Prudenziari dagoko halaber erran guzien ez siñhestea, eta aditu eta siñhetsi guzien ez erratea.

Hartzazu bethi ere konseillu gizon zuhur eta prestu batenganik, eta zeure argiak baiño harenak gehiago preza zatzu.

Bizitze onak egiten du nihor Jainkoaren arabera zuhur, eta hañitz gauzen