Orrialde:Chourio 1760.djvu/13

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dugun, ez eta ea ederki mintzatu garen, baiñan ea sainduki bizi izatu garen.

Erradazu, non dire orai dotor eta nausi zuhur hek noizbait bizi ziren denboran ezagutu ditutzunak? Hekin kadirak eta benefizioak bertzek daduzkate, benturaz hetaz orhoitzen ez direla: bizi zireiño prezatuak ziren eta laudatuak, eta orai hetaz inor ez da mintzo.

6. Oi zein laster doan munduko loria! Oxala jakinsun bezain saindu izatu balire! Manera hortan etzuten egiñen estudio eta irakurtze probetxosik baizen.

Zenbat dire munduan bere jakintasun banoaz galtzen direnak, kontu guti egiñik Jainkoaren zerbitzatzeaz.

Nola nahiago baitute munduaren begietan handi izan, ezen ez humill, errebelatzen dire eta galtzen bere arrazoiñamenduetan.

Karitate handiak egiten du egiazko handitasuna egiazko handia da bere burua xume dadukana, eta ohorerik handiena ere arbuiatzen duena.

Egiazko zuhurra da lurreko gauza guziak basaren pare daduzkana, Jesu-Kristo irabazteagatik.

Egiazko jakinsuna da, ber nahiari ukho eginik, Jainkoaren borondatea konplitzen dakiena.