Orrialde:Chourio 1760.djvu/148

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dena zuk ni zenbat guti gaia, eta dohakabea banaiz ere hartzen bainauzu zure zerbitzaritzat, eta ematen bainauzu zure adiskideen nonbrean.

3. Nik dudan guzia zurea da, nik zu zerbitzatzea ere zuk niri egiten darotazun dohaiñ bat da.

Baiñan zer egiten darotzut? Hobeki erran diteke zuk ni zerbitzatzen nauzula, ezen ez nik zu.

Horra non zerua, eta lurra kreatu tutzun gizonaren zerbitzukotz, konplitzen tuzte arthozki zuk gure progotxukotz eman diotzotzuten manuak.

Eta hori gauza gutia balitz egiñ ditutzu aingeruak gizonen zaiñ, eta defendatzaille izateko.

Baiñan fagore horiek guziak ixitzen dituena da zerorri beheratu baitzare gizonaren zerbitzatzeraiño, eta agindu baitiozu emanen zaizkola zure lorian.

4. Millaka ontasunen orde zer bihurtuko darotzut?

Oxala ene biziko egunetan zerbitza ahal bazintzat!

Helaz, egun batez bederen digneki zerbitza bazintzat!

Ezen zuk ditutzu merezi zerbitzu guziak ohore, eta loria guziak.