Orrialde:Chourio 1760.djvu/149

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zu zare ene nausi egiazkoa, eta ni zure zerbitzaria, zerbitzatu behar zaitut ene indar guziez, eta laudatu behin-ere unhatu gabe. Hori nahi dut, hori da ene gutizia, konpli zazu othoi ene ahal eskasa.

5. Ohorerik, eta loriarik handiena balinba zure zerbitzatzea da, eta zure amoreagatik gauza guziak arbuiatzea.

Ezen zure graziez betheko tutzu zure zerbitzuan bihotz onez ematen diren guziak.

Zuregatik munduko atsegiñ banoak uzten dituztenek izanen tuzte espiritu sainduaren konsolazione gozoak; eta munduko arthak utzirik zure loriagatik bizitze hertsiari lotzen zaizkonak bihotzeko libertateaz gozatuko dire.

6. Oi gathibutasun ezti eta maitagarria! Zeiñak ardiesten baitio arimari libertatea, eta saindutasuna.

O relijioneko bizitze saindua, zeiñak egiten baitu gizona aingeruen berdiñ, Jainkoarenzat maitagarri, eta giristiño guzientzat xoragarri.

O esklabotasun eziñ aski desira, eta bilha daitekena haren bidez irabazten dugunaz geroztik ontasun guzien gaiñeko ontasuna, eta bethi iraunen duen bozkarioa.