bihotz guziez zerbitzatzen zaituztenentzat.
Egiaz nihor ezta gai esplikatzeko zuk zure maitatzailleei kontenplazionean ematen diotzotzuten atsegiñak.
Nintzen baiño lehenago eman darozkidatzu zure amudioaren seiñale handiak, zeren ezteusetik athera bainauzu ni egiteko, eta formatzeko: gero zureganik hastandu naizenean ene errebelamendutik erakharri nauzu zure zerbitzatzeko; eta zenbat higuiñgarria banaiz ere manatu darotazu maita zaitzadala.
2. O amudiozko ithurburu eternala, zer erranen dut zutaz, nola zu ahantz zaitzaket, nitaz orhoitu zarenaz geroztik galdua nindabillanean?
Ni zure zerbitzaria bethe nauzu miserikordiaz, graziez, eta samurtasunez, ez solamente merezitu baiño gehiago; baiñan oraiño esparantza guziez gorago.
Hanbat ontasunen orde zer bihurtuko darotzut ene Jainkoa?
Ezen ezta guziei egiten diozuten dohaiña munduari ukho egitea, eta guziak utzirik relijioneko bizitzean sartzea.
Gauza handia da bada nik zu zerbiztatzea, kreatura guziak hortara obligatu direnaz geroztik?
Ez ezta handia, aitzitik handi eta miragarri