Orrialde:Chourio 1760.djvu/146

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


nahi dut hertsiki bihur dietzakidatzun, zor zaizkidan eskerrak.

3. Horra egia bat, banaloria guziak sunsitu behar dituena.

Jainkoaren grazia eta egiazko amudioa zure bihotzean sartzen badire, ezta han gehiago izanen ez inbidiarik, ez tristeziarik, ez amudio propiorik.

Ezen Jainkoaren amudioak garaitzen tu gauza guziak, eta berretzen arimaren indarrak.

Egiazki zuhurra bazare emanen duzu ene baithan zure bozkario, eta esparantza guzia, zeren ezpaita nihor onik Jainko xoilla baizen, zeiñak behar baitu izan gauza guzien gaiñetik laudatua, eta guzietan benedikatua.


X. KAPITULUA


Zeiñ on den Jainkoaren maitatzea, eta munduaren mezprezatzea.


ARIMAK

1. Ez naiz ixillik egonen atrebituko natzaio berriz ere mintzatzerat ene Jainkoari, ene jabeari, ene erregeari, zeiña baitago zerurik gorenean.

Oi ala zuk ontasun, eta gozotasun handia gorde baituzu zure beldur direnentzat o ene Jainkoa!

Baiñan zenbatez zare eztiago, eta gozoago zu maitatzen zaituztenentzat, eta bere