hekien gabetasuna pairatzean, zure othoitzak, eta bertze debozionezko pratikak uzten ez ditutzula.
Aitzitik zure ahal guzia egiten duzula berthutean laxatu gabe zure bihotzeko agortasun, eta nahastura guziengatik.
2. Hañitzi erorzen zaie bihotza, eta eskasten pazientzia den trabarik xumeena aurkhitzen duten bezaiñ sarri.
Baiñan gizonaren bidea eztago bethi gizonaren ahalean. Jainko xoillak bere graziak eta konsolazioneak ematen diotzate plazer dutenei, eta plazer duen denboran, eta neurrian.
Bertze batzuk goardia eskasez galdu dire bere debozionean: zeren ahala baiño gehiago egiñ nahi izan baitute bere flakotasunari behatu gabe, eta gehiago sinhetsi baitute bere bihotzeko zeloa, eta khara, ezen ez bere arrazoiñaren argia.
Eta zeren Jainkoak galdegiten zioten baiño gehiago egiñ nahi izatu duten, galdu dute lauster grazia.
Hegaldatu nahi zuten zeruetan gora, eta erori dire pobreziarat, eta mezpreziorat; humildurik, eta pobreturik ikhas dezatentzat ez abiatzen fidoski airetan gora; baiñan bere esparantza, eta indarra ene hegalen itzalean ematen.