gehiagorekiñ, seguraturik grazia sendoago batez lagunduko zarela, guziz begira zaite konplazenzia banotik, eta orgilleriatik.
Handik hañitz presuna erortzen dire enganiorat, eta hurren eziñ sendatuzko itsutasun batetarat.
Halako supherbioen, eta bere baithan erhoki fidatzen direnen erorikoa balia bekizu humillago, eta goardiakorrago izateko.
VII. KAPITULUA
Arimako agortasunetan begiratu behar dela humiltasuna, eta bakea.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea ezta deus zuretzat hobeagorik, eta seguragorik, nola debozionearen grazia gordetzea; harengatik buruperik ez izatea; hartaz guti minztatzea, zure buruaren mezprezatzea; eta grazia haren beraren beldur izatea, sinhetsirik merezi gabe duzula.
Eztuzu sobra fidatu behar bihotzeko sentimendu samur horietan, hiñ lauster kontrarat ganbia daitekenaz geroztik.
Grazia hura duzuiño orhoit zaite zeiñ urrikaltzeko zaren hura eztuzunean.
Bizitze espiritualeko aitziñamendua eztatza bihotzeko konsolazioneen izatean; baiñan nork bere buruari ukho egiñik, humilki