Orrialde:Chourio 1760.djvu/141

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jaunaren bidean sarthu berriak, eta oraiño ungi ikhasi gabeak errebelatuko dire falta gabe, eta tulunbiorat eroriko, presuna zuhurren, eta jakinsunen argiez ezpadire gidatzen.

3. Haiñek bere buruak gehiago sinhesten baituzte presuna ungi ikhasiak eta argituak baiño, hekien salbamendua hirrisku handitan dabilla, baldiñ ezpadiote ukho egiten bere sentimendu propioari.

Gutitan gerthatzen da bere buruak zuhur daduzkatenak bertzeez gidatzea.

Hobeago da argi guti, eta humiltasun haiñitz izatea, ezen ez zuhurziazko tresor guziak bere buruaren konplezenzia bano batekiñ.

Hobeago da gutia, ezen ez orgilleria eman dezakeen hañitza.

Prudenziarik ez izatea da bere bihotza bozkarioari osoki ematea, orhoitu gabe bere leheneko gabeaz, eta ahantzirik Jainkoaren beldurtasuna, zeiñak bethi goardian baikaduzka, izatu dugun grazia gal eztezagun.

Baiñan berthute guti izatea da halaber penak, eta nahi gabeak ditugun denboran bihotza galtzea etsimendurat erortzea, eta ene ontasunean behar den esparantza ez izatea.

4. Bake denboran bere burua sobra seguratua dadukanak laxo, eta beldurti izanen da gerla denboran.