Orrialde:Chourio 1760.djvu/125

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hañitz nekhez bilhatzen da gauza txar bat; ezdeusgatik altxatzen dire hauzi ahalkagarriak; airezko esparantza batek, edo agintza bano batek gabak, eta egunak iraganarazten darozkigu nekhe eta borroketan.

4. Baiñan oi gure laidoa, uzkur gare den nekherik xumeenaren hartzerat ontasun eternal batengatik, golardo eziñ aski estimatuzko batengatik, ohore soberano, eta loria neurri gabe batengatik.

Ahalka zaite beraz zerbiztari laxo, eta errenkuratia ikhusteaz hanbat jende bere kaltetako gauzentzat lehia gehiago dutenak, zuk zure salbamendukoentzat baiño; eta itxurapenezko ontasunetan atsegiñ gehiago hartzen dutenak zuk egiazkoetan baiño.

Bizkitartean maiz enganatuak gerthatzen dire bere esparantzetan, baiñan ene agintzak eziñ salatuzkoak dire, eta ene baitan esperantza eman duena eztut hutsik egorri egundaiño.

Emanen dut agindu dudana, erran dudana konplituko dut; baldiñ ene zerbitzariak fiñeraiño irauten badu ene amudioan.

Nik onak handiroki sariztatzen ditut: Ordean lehenago frogantza dorphetan ezartzen ditut.

5. Eskriba zatzu ene hitzak zure bihotzean, eta maiz gogoan erabill zatzu, behartuko