Orrialde:Chourio 1760.djvu/126

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zaizkitzu tentazioneko denboran.

Ezpaditutzu aditzen irakurtzean, adituko ditutzu nik bisitatuko zaitudan denboran.

Bi maneraz bisitatzen ohi ditut neure hautetsiak, tentazioneez, eta konsolazioneez: eta egunoroz bi lekzione fuerte ematen diotzatet: bata utz dezatenztat bere eskasak: bertzea berthuteak ardiets dezatentzat.

Lekzione horiek hartu ondoan: arbuiatu dituena, hekien gaiñean kondenatuko da azken egunean.

OTHOITZA

Debozionearen grazia adieraztekotzat

6. Ene Jauna eta ene Jainkoa, zure baithan dire ene ontasun guziak, eta ni zer naiz ausartatzeko zuri mintzatzerat?

Ni naiz zure zerbitzarietan den mendreena, eta on guziez gabetuena, ezteusago lurreko harra baiño, nerorrek dakidan, eta erran ahal dezakedan baiño milletan dohakabeagoa, eta mezprezagarriagoa.

Guziarekiñ ere orhoit zaite Jauna, ez naizela deus, eta eziñ deus dagikedala.

Zu zare bakharrik ona, justua, eta saindua, zuk dakizkitzu guziak, zuk ematen tutzu guziak, zuk bethetzen tutzu guziak, lekat bekhatorea, zeiña uzten baituzu zure ontasunez gabetua.