Orrialde:Chourio 1760.djvu/124

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


2. Dohatsua da, zuk argitzen duzuna, o ene Jainkoa, eta zeronek zure legea irakasten diozuna bere atsekabezko egunetan deskansuak emateko, eta mundu huntako miserietarik atheratzeko. JESU-KRISTOK

3. Nik argitu ditut hatsetik profetak, eta orai ere ni bethi mintzo natzaiote gizonei.

Baiñan gehienak gor dire, eta sentimendu gabe ene bozarentzat.

Jainkoa baiño gogotikago aditzen dute mundua, eta hobeki behatzen diote bere haragiaren gutiziei, ezen ez Jainkoaren nahiei.

Munduak agintzen tu ontasun iragankorrak, eta mesprezagarriak, eta zerbitzatua da beroki; nik agintzen ditut ontasun soberanoki handiak, eta bethi iraunen dutenak, eta gizonak nagi dire, eta hotz enetzat.

Nork hanbat artharekiñ, eta kharrekiñ obeditzen, eta zerbitzatzen nau ni, nola mundua, eta munduko handiak egiten baitire?

Gorri zaite Sidon, dio itsasoak, edo hobeki ahalka zaite arima giristiñozkoa, dio munduak; arrazoiña galdetzen baduzu, huna non den.

Bide haiñitz egiten da benefizio xume baten izteagatik; eta urhats bat ere doidoia nihork egiñ nahi du bizitze eternalagatik?