Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/48

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<17v>

eta fuerza guri geren bekatuak, andiak izanagatik, barkatzeko eta bekatuengatik zor dugun zor guzias Jaungoikoa pagatzeko. Eta bear du izan orai ain poderoso aren medios erdesteko Jaungoikoarenganik konbeni zaizkigun gauza guziak geuren arimen salbatzeko nola erdetsiko baikinduzen Orzillare Sanduan, baldin aurkendu bagina presentean kalbarioko oianean, Kristo gure jauna gurutzean ofrezitu zenean. Eta ala da eze orai mezan ofrezitzen zaionean aita eternoari agradatzen zaio anbat nola orduan, eta ez solamente agradatzen zaio sakrifizio au geiago ezes berze gauza ofrezi al dakioken guziak, bai eta ezin agradatu zaio bein ere. Eta ezin agrada dakioke gauzarik baterere, baizik sakrifizio onen medios, nola erran izandu baitzuen aita eternoak Jesu Kristo bataiatu eta transfiguratu zenean: “au da ene semea, oneritzia, zein agradatzen baitzat denagatik zeren baita