Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/49

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<18r>

Jaungoiko bat eneki eta Espiritu Sanduareki eta, ala, ain ona, ain poderosoa nola ni eta Espiritu Sandua, zeiñengatik agradatzen baitzazkit berze gauza guziak, eta ez berzela”. Bada, jaun au, zein anbat agradatzen baitzaio, zeñes anbat gusto eta kontentu errezebitzen baitu, igorzen digu aita eternoak zerutik meza erraten den oros guk igor drazogun ofrezitzen diogula mezakoan sakrifizioan. Eta au da meza, erran nai baitu igorzea, zeren nola leen igorri izandu baitzuen aita eternoak bere semea mundura egin zedin gizon eta ofrezi zedin gurutze batean guregatik, ala, orai igorzen draugu zerutik aldarera meza erraten den oros sakramentu sandura, Kristio fielek igor drazoten aita eternorari sakrifizioan ofrezitzen diotela. Eta, ala, aren medios erdetsi dezaten, Jesu Kristo gure jaunak bere bizian eta eriotzean merexitu ziskigun ondasun guziak, nola baitio Konzilio Tridentinoak erraten