Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/47

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<17r>

gero tenpestade dilubioko andi ura egin zuen aldare bat, eta an ofrezitu zuen sakrifizioa gelditu zen animale garbietatik. Eta sazerdote Melkisedekek ofrezitu zuen misterio anditako sakrifizioa: ogia eta ardoa. Eta patriarka Abrahannek auniz aldis leitzen da nola egin zituen aldareak, eta aietan ofrezitu zituen sakrifizioak, eta berze aunizek ere, baia manera onetako sakrifizioak gelditu zirade, eta akabatu.

Orai ebanjelioko eta graziasko denbora ditxoso onetan ofrezitzen diogun sakrifizioa Jaungoikoari da Jesu Kristo munduaren salbazallea, Orzillare Sanduan guziengatik ofrezitu zena. Eta, ala, sustanzias den bezanbates, da sakrifizio ura bera nola baitio Konzilio Tridentinoak. Au da gauza konsuelo anditakoa ongi konsidera dezanarendako. Zeren ura bera denean, bear du orai mezan ofrezitzen dugunean izan ain poderoso, eta bear du izan anbat birtute