Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/37

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<11r>

ari zela gizon eroa eta juizio bagea, zeren galdeginika aniz gauza ezpaizio respondatu eta beztidura ones beztitu. Eta Herodesek eta korteko jendeak eta soldadoek egin zuten arzas burla, idukiturik erotzat.

Gero arzen du ‘zinta’, zeñes erzitzen baitu gerria. Onek aditzera ematen draugu nola Kristo gure jauna lotu zuten kuerdes pilare batean, non azotatu baitzuten krueldade andiareki.

Gero arzen du ‘manipuloa’ ezkerreko besoan. Onek aditzera ematen digu kuerda aiek zeñes Orzegun Sanduan Jesu Kristo atzeman zutenean lotu baitzuten.

Gero arzen du ‘estola’, eta lepotik bera eta bularretan atrabesatzen du alde batetik berzera. Onek aditzera ematen digu soka, zein ezarri baitzioten Kristo gure jaunari lepoan seguroago eramotzeagatik, eta afrontu geiago emateagatik arzas tiratzen ziotela Jerusalengo karriketan.