Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/38

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<11v>


Azkenean guzien gañean ezarzen du ‘kasulla’, zeñek aditzera ematen baitigu gurutzea Kristo gure jaunak bere soñean eramo zuena Kalbarioko oianera artan guregatik ilzeko.

Kalizak, zein baitrama sazerdoteak meza errateko, aditzera ematen digu obia zeñetan orzi izandu baitzen gure jauna munduaren salbazallea.

Patenak, kalizaren gañean dramanak, aditzera ematen draugu arria andi ura zein ezarri baitzioten Kristo gure Jaunari obiaren gañean.

Korporaleek aditzera ematen digute maindre garbia eta txuria, zeñes mortajatu baitzuten Kristo gure jaunaren gorputza.

Aldareak aditzera ematen draugu Kalbarioko oiana, non ill izandu baitzen munduaren salbazallea.

Gauza oek guziok da ongi konsidera ditzagun, eta oesas oroit gaitezen eta eman drazkiogun jaun oni graziak eta zerbitza dezagun, zerengatik gure