Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/36

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<10v>

erratera beztiturik beztidures zein Eliza sanduak baitauzki ordenaturik, Espiritu Sanduak erakutsirik, zeñek aditzera ematen baitigute zer Kristo gure jaunak guregatik egin zuen bere pasioan.

Lenbiziko beztidura meza errateko sazerdoteak arzen duena deitzen da ‘amitoa’, zeñes estalzen baitu burua, eta gero erausten du lepotik bera. Onek aditzera ematen digu beloa, zeñes soldadoek pasiosko gauean Jesu Kristos eskarnio eta burla egiten zutela estalzen ziskiotela begiak. Eta ala ematen ziskioten bearrazaldekoak erraten ziotela “adibina zak nork ematen drauan”, manera onetan burla egiten zutela eta onetan plazer arzen, eta onla denbora pasatzen zutela.

Gero arzen du ‘alba’, baita elizako atorra, zein meza erraten duenak janzitzen baitu. Onek aditzera ematen draugu beztidura txuria, zeñes Herodesek manatu baitzuen bezti zezaten irudirik