Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/30

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<7v>

salbazalleak predikatu zituen itzak berak. Eta, ala, orai ezta izanen probetxu gutiagoreki, baldin nai badugu aiesas aprobetxatu, alas eta dutenean orduan zuten birtutea bera. Mezan daukagu presentean sakramentu eta sakrifizio sandu au, orai mezan errezebitzen eta ofrezitzen dena, ordenatu zuena, orai egiten dituela milagro aiek berak, Orzegun Sanduan egin zituenak, sakramentu sandu au ordenatu zuenean, zeren orduan milagro egiten zuela itzen birtutes itzuli zuen ogia bere gorputzean eta ardoa bere odolean ematen ziotela fakultade eta podore au bere dizipuluei eta aien ondoreko sazerdote guziei. Eta, ala, orai sazerdoteak mezakoan erraten dituen bezala itz aiek berak, aren izenean itzulzen du ogia Jesu Kristoren gorputzean eta ardoa aren odolean, alako maneras, eze itzak konsagraziokoak erranes gero ezpaita an ogirik eta ardorik baterere, baizik aien lekuan Jesu Kristoren