<7r>
duen enzun, berzela eztu enzunen ongi.
Meza da sakrifizio egitea Kristo gure jaunas, eta aditzera emate bat zer guregatik egin izandu zuen bere bizian eta heriotzean. Eta au nola den obekiago aditzeko, bear da jakin nola mezan daukagun presentean Jaungoikoaren semea gizon egin zena, zein konzebitu izandu baitzen andre dona Mariaren sabelean Espiritu Sanduaren obras, eta jaio zena arenganik gelditzen zela beti birjinik, eta zirkunzidatu zutena eta Errege Magoek adoratu, tenplora eramo zutena eta Simeon sazerdote sanduak bere besoetan artu izandu zuena, doktoren artean egondu zena, zein ibildu baitzen Judeako eta Galileako karriketan eta plazetan eta zeinbat etxetan erakusten guziei bidea, eta orai mezan sazerdotearen agotik enzuten dugu ebanjelioa, zeñetan baitaude eskribaturik orduan munduaren