<8r>
gorputza eta odola. Eta, ala, bear da aditu erraten denean “itzulzen da ogia Jesu Kristoren gorputzean eta ardoa aren ondolean”, nondik dator erratera San Joan Krisostomo eze mezan daukagula orzeguneko mai guzis abaratsa ura, eta ala mezan eztugula deuserere gutiago an zen baino. Mezan daukagu presentean jaun ura zeñek munduan zebillenean errezibitzen baitzituen bekatariak, eta guziei ondasun egiten ziotena, orai miserikordia eta ondasun eta podorea orduan zuenareki berareki eta deseoareki konberti ditezen, eta ala barkatzeko bekatariei beren bekatu guziak.
Emen mezan daukagu presentean munduan zebillenean anbat milagro egin zuena, eta orai mezan ere egiten dituela, zeren orai ere sazerdoteak erran itzak konsagraziokoak, eta Jesu Kristok milagro egiten duela itzulzen du ogia bere