Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/253

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<123r>


Adbertitzen da eze meza enzuten duenak eztuela erran bear itzak berze mezan daudenek adi dezaketen bezala, baizik bere baitan, baratxeko, zeren meza erraten duena, eta ez berzeak estorba eztitzan.

Nola bear den mezan egon lenbizikorik erranen da meza kantatuan, gero errezatuan. Meza kantatua, misale Erromakoak erakusten digunaren konforme, bear da enzun batzutan txutirik, eta berze aldi batzuetan belauriko. Berze batzuetan jarririk, sazerdotea atratzen denean sakristiatik eta erraten duenean “In nomine patris et filii et spiritus sancti, judicame” eta konfesioa eta berze lenbiziko itzak, ariketa aldarera igan arteraño egon bear da belauriko. Gero, asitzen denean mezan eta erraten “Kyrie eleyson, Christe eleyson”, jarririk. Gloria kantatzen denean txutiturik eta, alaber, orazioak erraten diradenean urte guzian, barur egunetan, garizuman, karta denboretan eta abenduko