Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/254

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<123v>

astregunetan kantatzen diraden orazioes landara. Zeren oetan egon bear du meza enzuten duenak belauriko eta, alaber, rekien meza kantatzen denean. Bijilietatik bear dirade atra Bazkoa, Eguberri bezpera eta Bazkoa Garizumakoarena eta Espiritu Sanduarena, zeren egun oetan bear da egon txutiturik berzean bezala.

Epistola bear da enzun jarririk eta, alaber, dagoke ariketa ebanjelioa asi arteraño.

Ebanjelioa bear da enzun txutirik. Solamente bear da jarri belauriko Juandone Juanisen ebanjelioan itz aiek erraten diradenean: “Et verbum caro factum est”. Eta San Mateoren ebanjelioan itz aiek erraten diradenean: “Et procidentes adorauerunt eum”. Eta Garizumako laugarren asteko asteazkenean leitzen den ebanjelioan erraten diradenean itz aiek: “Et procidens adorauit eum. Eta pasioa leitzen denean erraten denean “Expirauit”, zeren oetan