<122v>
eta aurrera konfesatzen duela dela bekataria. Alaber, meza enzuten duenak egin bez ura bera. Eta sazerdoteak alabatzen duenean Jaungoikoa edo eskatzen dionean konbeni zaiguna, alaber, meza enzuten duenak alaba bez eta eska brazo ark bezala. Eta, ala, berze gauzetan biotzas, bere baitan sekretuan, eta ez itzes, berze mezan daudenek adi dezaketen bezala. Latinik eztakienak eta, ala, aditzen eztuenak zer sazerdoteak erraten duen, beuka intenzio eta deseo egiteko sazerdoteak Elizako ministroak egiten duena. Eta orazioak itzes erraten diradenak eta salmoak penitenziaskoak utzi biz berze denboretako, eta iolako maneras eztezala utzi ofrezitzeko mezako sakrifizioa; eta komekatzea biotzas eta deseos leen erran den bezala. Zeren oek egiten dituela ongi izanen du parte meza enzuten duen oros, Jesu Kristoren obra eta ondasunetan.