Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/251

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<122r>

ez belauriko solamente belaun bates, baizik bies, eta ez minzatzen dela bata berzeareki, eta ez alde batera eta berzera begiratzen duela. Zeren baita miramentu guti eta gaizki agiri den gauza onla egotea Jesu Kristoren aurrean. Irurgarrena, ez izanagatik gauza gaistoa orazio erratea errosario eta berze itzes erraten diraden orazioak, guzis da obeago oek utzirik egon biotzas pensatzen eta konsideratzen duela mezan diraden misterioak, nola aditzera eman baita tratatu denean zer egin bear duen meza enzuten duenak leenetik asi eta azkeneraño. Zeren onla enzuten da obekiago eta Elizak nai duen bezala. Biaie konsideratus erran diraden misterioak eta sazerdoteak erraten dituenean itzak meza enzuten duenak aditzen dituen bezala. Latinik aditzen badu, biaie, orduan, bere baitan erranes biotzas sazerdoteak erraten duena manera onetan erraten duenean “Ni, bekataria, konfesatzen naizaio Jaungoikoari”