Orri hau berrikusi gabe dago
<121v>
Amargarren kapituloa. Zer egin bear den mezakoan eta nola egon
Meza enzuten duenak lenbizikorik egin bear duena sazerdotea sakristaniatik atratzen den bitartean meza erratera da otoitz egin Jaungoikoari demon bere faborea eta grazia meza ongi enzuteko aren dibina majestadeari agrada dakikon bezala, erraten duela “Jesu Kristo, ene jauna, suplikatzen drauzut eman drazadazun zure faborea eta grazia egoteko mezan, konzienzia garbiareki, atenzioreki eta erreberenziareki, zuri agradatzen zaizun bezala, oroitzen naizela enegatik zeure bizian eta heriotzean egin zinduzen ondasunes eta pasatu zinduzen trabajues”.
Bigarren egin bear duena da egon al dagien debozio eta atenzio guziareki. Ezta egon bear arrimaturik eta