Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/238

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<113v>

eta aiek atra ziraden atzo, ni an utzirik eta geros eztitut ikusi”. Baia etzuten sinestatu; aitzetik, erraten zioten “gizon oni eratu zaio”. Erran dezala egun, egonik Jerusalenen, datorrela ain bide urrutitik, nola batek eta berzek erraten baitzioten “eratu zaio”. Joan zen sobratu zitzaion diruareki Juandone Jakuera, eta andik etorri zen berze lagunak Jerusalenetik etorri baino len. Andik denbora auniz pasatu eta, etorri ziraden lagunak. Hirikoek ikusi zitusten bezala erraten zioten “Vinando Bazkoak biaramunean etorri zen eta erran draugu zuek Bazko egunean partitu zinatela Jerusalendik, ura an utzirik, eta eztugu sinestatu”. Respondatu zioten baiez, ark erran ziskioten guziak ziradela egiak. Oneki eman zioten sineste eta barraiatu zen marabilla au herri aietan guzietan, eta Jaungoikoa alabatu zuten.

Beda onratuak Ingalatierrako historian ogei eta bigarren kapituloan